XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure aitak lantegian bearr-egiten dau.

Kepa'renak ostera soloan.

Eta Yon'ena itxasora yoaten da, arrantzara.

Gure amak yosten diardu etxean.

Kepa'ren arrebak beyak zaintzen dauz.

Ta Yon'enak saregiñak dira.

Gure aitari langilea esaten dautsoe.

Kepa'ren aitari lugiña.

Ta Yon'enari arrantzalea.

Yardukizunak: Zer da lantegia? Zenbat lantegi dira emen? Zure aitaren lantegian zer egiten da? Zer da basetxea? ¿Zenbat solo dauz Kepa'neko basetxeak? Zertzuek arrtzen dira Kepa'neko soloetan? Garia zertarako da? Itxasoa zer da? Ikusi dozu? Iñoiz aitatu dautzue? Zertzuek dabiltz itxaso-azalean? Eta itxaso-barrenan? Esastazuz arrain-izen batzuek.

Zelan arrtzen dira arraiñak? - Sarez ta amuz.

Zeintzuek sarez? Zeintzuek amuz?.

Zer ete-diñotse euli-ameak bere eulikumeei? Adi-adi gagozan, eta zerbait ulerrtu dagikegu: Ene umetxuok, diñotse ezti gozotik, ardao zoragarritik eta argi ixiotutik iges egikezue.

- Au entzunda, eulikume txikitxu batek bere buruari dirautso: Nik, ba, bein eztia dastau izan dot: gozo gozoa da.

Ostera be dastauko dot.

Eta barriz eztitara yoanda, bertan oratuta itto zan.

Yardukizunak: Noiz agertzen dira euliak? Noiztik noizeraño irauten dabe? Non ikusten dira geyen? Ongiñak ala kalteginak ete-dira? -Kaltegiñak, gaiso asko ekarri dagikeez-ta.

Zelan kendu ala gitxitu dittekez?.

Beste gauza bat orain.

Euli-ameak bere umeei emon eutsen onua ona ete-zan?.

Bai zergatik? - Atsegin diran gustiak ez diralako beti onak izaten.

Orrela, ezti-gañean, ebillan eulia, bertan itto zan.

Barrdin, ardaotara yoan zana bertantxe zoratuta itto zan.

Barrdinbe, argitara urbilddu zana, bertan erre zan.